Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ordiziarugby

Artxiboa: Urtarrila 2008

10/01/2008 GMT 1

Iritzi artikuluak

mr.x @ 22:16

AEB-tan etxean armak edukitzeko eskubidea.Amerikako estatu batuetan hemezortzi urte izatea nahikoa da pistola edo errebolber bat eros ahal izateko.
Eskubide hau estatu batuetako konstituzioaren barne dago nahiz eta pertsona batzuk horren kontra egon. Presidente batzuk saiatu dira konstituzioaren zati hori aldatzen baina batere saririk gabe. Estatu bakoitzak bere erara betearazten du lege hori, estatu batzuetan etxean eduki dezakezu batere arazorik gabe, baina kalera atera ahal izateko baimen berezi bat beharrezkoa da.
Kalibre handiagoko armak eduki ahal izateko baimenak behar dira baina pare bat azterketa gainditzea nahikoa dira baimena lortzeko.
Hainbat pertsona saiatu dira hori aldatzen baina ez dute lortu zeren eta bada jendea ehizatzera M14 eta horrelako armekin joaten direnak eta hauek legea aldatu nahi duten politikoen ahurka daude.

Lege honek hainbat arazo sortu ditu historian zehar, azkenekoa Virginiako estatuan. Gazte hego-korear batek hogeita hamabi pertsona hil eta bere buruaz beste egin zuen. Bi pistola zituen bere eskuetan eta horiek erabili zituen hilketa gauzatzeko. Bere logelan hainbat “idazlan” aurkitu zituen poliziak, bertan esaten zuen amerikar gazteak beraiengan bakarrik pentsatzen dutela besteak beste.
Beste paper zati batzuetan beraiekin akabatu nahi duela esaten du gazte honek.

Goiz batean unibertsitatera joan eta bi gazte hil zituen, gero beste eraikin batera jo zuen eta bertan egon zen pixka batean ezer egin gabe. Bi gazteak hil eta bi ordura tiroka hasi zen zoro moduan. Beste hogeita hamaika pertsona hil zituen tartean irakasle bat bere ikasleek leihotik ihes egin zezaten gaztearekin borrokan hasi zen baina ez zuen ondo bukatu, tiroz hilda amaitu zuen irakasleak.

Okerrena da poliziak lehenengo bi hildakoak aurkitzean ez zuela parteko neurririk hartu hiltzaileak ihes egin zuela pentsatzen baitzuten, baina ez zen ala izan.
Hiltzailea beraiengandik metro gutxira zeuden nahiz eta beraiek ez jakin.
Hiltzailea ingenieritza fakultatean zegoela konturatzerako beranduegi zela eta gainera oso zaila zen ikasle guztiei abisatzea. Pentsatu zuten era hoberena ikasleei e-mailak bidaltzea zela baina ez zuen eraginik izan. Azkenean hogeita hamahiru hildako egon ziren.

Nire ustez etxean armak edukitzea guztion eskubidea da. Imajina ezazu zure etxera lapurrak sartzen direla zuk ere defendatzeko aukera eduki beharko zenuke eta horren erakusle garbia negozio gizon batzuek jasotako jipoiak euren etxeetan.
Beraz estatuetako gobernuei eskatzen diet ez izatea hain zorrotzak armen jabeekin eta armak lortzeko hain zorrotzak diren azterketa… gutxitzea.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!